MUSIKA

Gaur hasiko da “Musikaste”, Errenterian

Musikaste ekimenaren 49. edizioa gaur hasiko da Errenterian, eta datorren asteko 23ra bitartean luzatuko da. Antzinako musikatik gaur egungo musikara salto eginez soinu ezberdinak haizatuko dituzte partehartzaileek.

Diogun bezala gaur berton abiatuko da jaialdia musika eta dantza ikuskizun batekin. Bertan Alain Maya (dantzaria), Garikoitz Mendizabal (txistua) eta Gorka Hermosa (akordeoia) bilduko dira. Gaur ere, Naroa Intxaustik (ahotsa) eta German Ormazabalek (pianoa) egile ezagunen lanak aurkeztuko dituzte, Emilio Arrietarenak (haren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzen dugu) eta Emiliana Zubeldiarenak, besteak beste.

Datozen egunetako saioetan honako taldeak eta musikariak arituko dira: Jonathan Mesonero eta Mercedes Medina, Txistularien Udal Banda eta EMKE Banda, Bilbao Sinfonietta eta Jone Martinez, Angel Unzu Trio eta Andrzej Olenjnickzak, Eragiyok Abesbatza, Donosti Ereski Abesbatza, Landarbaso Abesbatza eta Andra Mari Abesbatza, eta Euskal Herriko Gazte Orkestra

Musikaste programa osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button