ARTEA

Balerdi artistaren obra koloretsuak

Donostiako Kubo-kutxa aretoak Balerdi (1934-1992) erakusketa abiatu du irailaren 24ra bitartean. Artista hil zenetik 25 urtera, bere jaioterrian egin nahi zaion omenaldia da erakusketa hau.

Rafael Ruiz Balerdi energiaz beteriko sortzaile kartsua izan zen, bai eta marrazkilari handi eta kolorista bikaina ere. Eduardo Txillidari esker, abangoardiaren eragina izan zuen hasierako garaietan eta kubismoa zein espazialismoa ezagutu zituen. Bere estiloa definitzen joan zen eta ondorioz, margolaritza horretan begirada ausart eta sakona eta askotarikotasuna izan zituen,  bai eta kolorearen zentzu liluragarria ere. Tartean, Zen artearen pentsamoldea eskura izan zuen.

Erakusketan, egile emankor honen 98 obra daude bilduta, eta arte-ibilbide luzean zehar egindako ibilera bat eskaini nahi du; tartean, olio-margolanak, marrazkiak, bere klarion ezagunak eta Homenaje a Tarzán I: La cazadora inconsciente filma eskainiko dira.              

Erakusketa honako atal hauetan banaturik dago: Geometriatik abstrakzio lirikoa; Lehenengo informalismoa; Ondorioak; Forma klistalizatuak; Klarionak; Berriz ere olio-pinturara; eta Azken olio-margolanak.

Bestelako datu batzuk hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button