LITERATURA

Gaur aurkeztu da "Ez dago etxean", Jokin Urainen azken liburua

Jokin Urainek hogeitaka urte daramatza preso Espainian. Bost libururen egilea da: bi nobela, kronika bat eta bi saiakera; bostak kartzelan idatziak. Ez dago etxean euskal presoen ihesaldien krokisa da: ihes ongi burutuena, ihes zapuztuena eta ihesaldi amestuen mapa. XX. eta XXI. mendeotako ihes saioen bilduma.

Liburuan agertzen diren testigantzak, kontakizunak eta gertaerak benetakoak dira, baita agertzen diren ametsak ere. Ez dago etxean ez da soilik metafora bat, beste ezer baino askatasun ariketa da.

Jokin Urain (Mendaro, 1959) 1986tik preso dagoen idazlea da. Guztira, lau liburu idatzi ditu, tartean, Izaina (Amnistiaren aldeko batzordeak, 1990) eta Adlotse (Txalaparta, 1992) izeneko nobela bi. Bere azken lana, Errotarria (Susa, 2006), 1936tik 2005era bitartean jazotako borroken eta derroten antologia da.

Susa argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button