IKUS-ENTZUN

Nafarroako Filmotekak “Arkitektura Zikloa” abiatu du

Nafarroako Filmotekak Arkitektura Zikloa programaren seigarren zikloa ondu du. Horretarako lau film programatu ditu; orain arte, Edificio España (Víctor Moreno, Espainia, 2012) eta Unfinished Spaces (Benjamin Murray eta Alysa Nahmias, AEB, 2011) .

Bada, datorren asteazkenean, maiatzak 20, Angel Borrego zinegile espainiarrak 2013an filmatutako The Competition aurkeztuko da. Andorrako Arte Museo Nazionala diseinatzeko gonbidatuak izan diren arkitekto lehiakideen borroka jasotzen du filmak, tartean, Jean Nouvel, Frank Gehry Zaha Hadid eta Dominique Perrault arkitekto ospetsuak.

Nafarroako Filmotekaren arabera, “hau film batean prozedurak dokumentatuta dituen arkitekturako lehenengo lehiaketa da, sailkatu ezinezko artelana sortuz, arkitektura garaikideko hainbat ikonori buruzko thriller intentsu, txosten etnografiko eta kultuko dokumentalaz gain”.

Arkitekturari buruzko zikloa maiatzaren 27an amaituko da, Richard Quine estatubatuarrak zuzendutako Strangers When We Meet (1960) film klasikoarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button