ARTEA

Askotariko arte-ekoizpen diziplinatako erakusketa kolektiboa, BilbaoArten

BilbaoArte Bilboko Udaleko arte-produkzioaren zentroak Ateak Zabalik erakusketa kolektiboa inauguratu du, aurten beka jaso duten artisten lanekin osatutakoa.

Hala, zentroko aretoak askotariko arte-ekoizpen diziplina eta jatorri ezberdinetako 24 proposamen artistiko garaikiderekin beteko dira. Erakusketa abenduaren 17ra bitarte bisitatu ahal izango bada ere, bestelako jarduerak ere antolatu ditu arte zentroak.

Bihar, asteazkenean bertan, ostegunean eta ostiralean, esaterako, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, publikoarekin topaketak antolatu dira artistek ikusgai dituzten  proposamenak  aurkeztu eta proiektuak sakontasunez ezagutzera emateko. Topaketen ondoren, kontzertuak eta jarduera performatiboak egingo dira.

Gainera, abenduaren 13an, ostiralean, ospakizun berezi bat egingo da, bertan ezagutuko direla nortzuk izango diren datorren urtean zehar bakarkako erakusketak izateko epaimahaiak aukeratutako artistak.

Lehia, hortaz, Ateak Zabalik ekimen honetan parte hartzen duten adin eta hainbat jatorritako  24 artista garaikide eta beraien proiektuen artean dago: Javier Arbizu, Esther Camacho Cerezo, Alejandría Cinque, Moriah De Zen, Lucía Díaz, Sergio D Loeda, Helena Goñi, Heather Kapplow, Liane Lang, Miguel Leiro, Daniel Llaría, Cachorro Lozano, Gerónimo Manzueta, Miguel Marina Cobo, Adrián Mena Paredes, Antonio Menchen, Saioa Olmo Alonso, Damaris Pan, Los Picoletos, Milena Rossignoli, Aristide Stornelli, Marina Suárez Ortiz De Zárate, Irati Urrestarazu eta Marta Van Tartwijk.

Juan Zapater,  Fundazioko zuzendariak  azaldu duenez “2019 urte berezia izan da; gure  jardueraren finkatzearen eta hedapenaren urtea. Izan ere, 20 urtetik gorako ibilbidean, BilbaoArte fundazioak ondo finkatutako eta aitortutako jarduera bat eskaintzen du, eta bestetik, egin den guztiaren ondorioz, gero eta eskaera eta onarpen handiagoa dugu. Beraz, Fundazioaren hazkundea ezinbestekoa da gaur, eta laster gertatuko da”.

Azpimarratu behar da, arte ekoizpeneko zentro honek, urte osoan, 100 erabiltzailetik gora izan dituela sormen arloan antolatu dituen askotariko lantegietan,  22 artista saritu ditu ekoizpen beka eta laguntzekin, eta  beste 25 artistak parte hartu sormen egonaldietan.

Eta jardueren artean, azpimarratzekoak dira antolatu diren 20erakusketa eta ikasketa irekien jardunaldiak; ikus-entzunezko eta zinema zikloen esparruan egin diren  13 ziklo eta  proiektatu diren 450 piezatik gora;  50 hitzaldi baino gehiago ilustrazioa, argazkigintza, arropa-diseinua eta moda, komikia eta literatura, pintura, eskultura edo arte grafikoen inguruan; 20 jarduera-programa grabatuaz, fotograbatuaz, argazkigintzaz, sorkuntza digitalaz edota litografiaz; kontzertuak eta performance ikuskizunak; edota  zentroan bertan egindako mintegietako edukiak jasotzen dituen argitalpena bat ere, beste batzuen artean.

Informazio gehiagorako, sartu BilboArteren web orrialdean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button