LITERATURA

Gasteizko eta Arabako txoko askotan poesia ardatz

Maiatza heldu arte aste batzuk falta diren arren, Poetak maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XII. edizioa prest dute Gasteizen. Jaialdiaren helburua da herritarren artean poesia zabaltzea, Estatuko eta nazioarteko olerkariak ezagutaraztea eta Gasteizko eta Arabako txoko askotan poesia hedatzea.

“Maiatza iristen da, eta orduan, poesiak Gasteiz eta Araba zeharkatzen ditu, kalera irteten da, bere txoko bakoitzean muinoan gora eta behera ibiltzen , zuhaitz bakoitza bisitatzen du, eguzki-tanta bakoitza, haize-itzal bakoitza, asfaltoan utzitako arrasto bakoitza, iturri bakoitza, Kristalezko Orri bakoitza, isiltasun bakoitza…
Eta errimak hitzez josiz doaz, puntu zuzen beherantz, puntu aldrebes gorantz, bertsoei forma emanez, non argiak, bizitzak, dantzak harmonia, topaketa, elkartasuna, bizikidetza, parte-hartzea, gerraren eta bidegabekerien aurreko protesta bilatzen duten.
Poetak Maiatzean Jaialdian olerkiek dantza egiten dute, hiri- eta landa-haizezko xuxurlekin elkartzen dira, sinfonia poetikoa sortuz Gasteizko eta Arabako taupadekin nahasten dena”.

Maiatzaren 3an hasiko den jaialdiaren programazioak 100 ekintza baino gehiago bilduko ditu eta Gasteizen eta Arabako hainbat herritan. Aurtengo jaialdira gonbidatu diren idazlea batzuk hauek dituzue: Gioconda Belli, Alexis Díaz Pimienta, Manuel Rico, Peru Iparragirre, Jordi Doce, Mario Obrero, Mairym Cruz-Bernal, eta abar.
Beste urteetan egin den bezala, jaialdiaren barruan egonkortu diren sailak egingo dira aurten ere, hala nola, Poesia Etxarteetan, Usoen Eguna edota Itsasoari begira.

Literaturaz gain, aurtengo edizioak dantza ere ekarriko du letren artera, eta hala, Arteria, DameSwing Ballroom, Lakua Danza eta Gisela dantza konpainiek parte hartuko dute.

Egitarau osoa Poetak maiatzean ekimenaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button