IKUS-ENTZUN

FANT-ek filmak aurkezteko epea zabaldu du

Maiatzaren 3tik 10era egingo da aurtengo Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, eta dagoeneko zinemaldiaren antolatzaileek pelikula luzeak eta laburrak aurkezteko epea zabaldu dute. Lanak aurkezteko epea martxoaren 15ean amaitzen da. Baseak eskuratzeko sartu fantbilbao.net webgunean.

FANT laburrean atalean, Epaimahaiak Film Labur Hoberenari ematen dion Saria eta Ikusleek Euskal Film Labur Hoberenari ematen dioten Saria nabarmendu behar dira.

Sekzio ofizialeko film luze fantastiko hoberenari ematen zaion ohorezko sariarekin eta, genero horretan ibilbide azpimarragarria egin duen pertsona edo erakundeari ematen zaion FANTROBIA saria era izango dira.

Horretaz gainera, Euskal Herriko Gidoilarien Elkartearen eta Fas Zine Klubaren laguntzarekin, Sekzio Ofizialeko gidoi eta zuzendaritza hoberenak sarituko dira.

Nontzefilmak

Azkenik, Nontzeberri kultur webguneak, FANT jaialdiarekin lankidetzan, sarean abiatzen duen Nontzefilmak Zine eta Animaziozko Film Laburren lehiaketan parte hartzeko aukera ere bada. Lanak bidaltzeko epea (web gunearen bitartez: www.nontzefilmak.com) martxoaren 22an amaituko da. Aurtengo edizioan berrikuntzak daude sari horietan, euskal zinegileak sustatzeko asmoz.

Film onenari ematen zaion Nontzefilmak Saria: 1.000 euro
Euskal Herriko Film onenari ematen zaion Nontzefilmak Saria: 1.000 euro
Animaziozko Film onenari ematen zaion Nontzefilmak Saria: 1.000 euro
 Euskal Herriko Animaziozko Film onenari ematen zaion Nontzefilmak Saria: 1.000 euro
Euskaraz egindako Film onenari ematen zaion saria (zinea edo animaziozkoa bada ere): 1.000 euro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button