BERTSOTAN

Arabako bertso eskolen eguna ospatu zen Legution

Maiatzean zehar haur eta gazteen artean hainbat topaketa, desafio eta kanporaketa jokatu ostean, 2011ko Arabako bertso-eskolen eguna ospatu zen larunbatean Legution. Arabako bertso-eskola gehienetako haur eta gazteak izan ziren bertan, eta eskolarteko txapelketako txikien eta handien mailako finalarekin hasi zen.

Lautadako bertso-eskolen taldea (Zalduondo eta Araiako haurrek osatua), Gasteizko taldea ( Gasteizko bertso-eskola ezberdinek osatua) eta Aramaioko bertso-eskolako taldea izan ziren lehenak kantatzen. Guztira oholtza gainean 16 bertsolari gaztetxo eta oholtza azpian bertso-eskoletako irakasle eta ikaskideak pankarta eta animo oihu artean giroa berotzen.

Azkenean, iaz bezala, aurten ere Aramaioko taldeak lortu du garaipena, eta bertso-eskola honetako Peru Abarrategi eta Gasteizko bertso-eskolako Maddalen Arrausi izango dira ekainaren 18an Agurainen ospatuko den Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean Arabako ordezkari gisan.

Gero, Arabako eskolarteko txapelketako handien finala jokatu zuten, 17:30ean hasita, Kultur Etxean, festa giroan. Hiru kanporaketetan lehiatu diren 18 parte-hartzaileetatik 6 finalista, 5 neska eta mutil bat izan ziren nor baino nor. Gasteizko bertso-eskolako Amaia Lasaga suertatu zen txapeldun eta Aramaioko Paula Amilburu bigarren.  Beraiekin batera aritu ziren Elyem Chej Legutiarra, Maria Izaga aramaioarra, Ainhoa Comas amurriarra eta Josu Campo Aguraindarra. Saio benetan ederra eskaini zuten guztiek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button