ARTEA

Kaleko pintura lehiaketa egingo dute Balmasedan

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 16 urtetik gorako pintore guztiek; dena dela, partaide bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkez ditzake. Gaiari dagokionez, Balmaseda Hiribilduan, kalean eta lehiaketaren egunean egin beharko dira. Nolanahi ere, izena ematean banatuko den planoan zehaztutako kale eta guneetan baino ezin izango dira egin margotuak. Planoa udalerri horretako webgunean dago argitaratuta lehiaketaren oinarriekin batera. Lanak herri honetako zerbaiti buruzkoa izan behar du, eta artistak askatasunean aukeratu ahal izango du.

Obrak egiteko teknika erabat librea izango da. Halaber, edozein material erabili ahal izango da oinarri bezala, baina obra jasotzen duen euskarria nahitaez gogorra izango da eta 65 x 50 cm-koa edo handiagoa.

Lehiaketa egunean obren euskarriei zigilua jarriko die Balmasedako Udaleko Kultur Sailak 9etatik 11etara Kultur Etxean, eta bukatu ondoren sinatu barik aurkeztuko dira eraikin berean 14:00etatik 14:30era.

Sariak honako hauek izango dira: 1. saria 1.200 euro eta Udalaren garaikurra; 2. saria 600 euro; 3. saria 400 euro; 4. saria (akzesita) 240 euro; 5. saria (akzesita) emakume batek aurkeztutako lanik onenarentzat 240 euro eta Udalaren Berdintasun Sailaren garaikurra (sari hau gainontzeko beste sariekin metatu daiteke); eta azkenik, 6. saria (accesita) herriko pintorerik onenarentzat 240 euro. Sari-banaketa lehiaketa egingo den egunean izango da, alegia, urriaren 3an, Kultur Etxean 18:30ean. Lehiaketan hautatutako obrekin erakusketa-salmenta antolatuko da Kultur Etxean.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button