MUSIKA

Drakken eta Tight Leash, Euskal Herriko metala

Donostiako Doka Kafe Antzokiak EH Metal Zuzenekoak izeneko ekimena abiatuko du irailaren 27an. Egun horretan Drakken (Gipuzkoa, metalcore melodikoa) eta Tight Leash (Bizkaia, metal industriala) taldeek joko dute. Kontzertua 20:30ean hasiko da.

Drakken bandak Jump To The Emptiness izenburuko bigarren lana aurkeztuko du. Diskoa Madrilgo Cube estudioan grabatu dute. Taldeak melodiekin jositako metalcorea jorratzen du.

Tight Leash bandak, berriz, metal industriala jotzen du, eta orain arte Hedonism lan laudatua argitaratu du. Doka Kafe Antzokiaren arabera, “metal alternatiboari zuku freskoa ateratzen diote neska ahotsarekin, eta zuzenean ederki moldatzen dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button