MUSIKA

Balmorhea taldearen pop doinuak entzungo dira Bilboko Atxuri auzoko Elizan

Bilboko NuncaMás! kultur elkarteak bere azken kontzertua onduko du ostiralean, Bizkaiko hiriburuko Atxuri auzoan dagoen Enkarnazio Elizan, 20:30etik aurrera. Kontzertuan AEBetako Austin hiriko Balmorhea pop taldeak joko du, sei musikarik osatutako ganbera-pop estiloko egitasmoa. Estatubatuarrekin batera, Martyn Heyne musikari alemaniarra arituko da.

Duela bederatzi urte hasi zuen bere jarduna NuncaMás! kultur elkarteak, Balmorhea taldearen kontzertu batekin hain zuzen. Bada, ibilbide luze hori talde horren emanaldi berri batekin amaituko dute. “Uste dugu polita litzatekeela etapa hau modu berean ixtea, protagonista berdinekin”.

Estudioko bost disko eta zuzeneko bat argitaratu ostean, izaera neoklasikoko musika instrumentalaren esparruko talde garrantzitsu bilakatu zen Balmorhea. Ibilbide hori egin eta gero, taldea atsedenaldi luzea hartu zuen, baina Rob Lowe eta Michael Muller musikariek zuzendutako banda 2017an itzuli egin zen, Clear Language diskoa tarteko. “Disko horretan haien lehen diskoetako minimalismoa berreskuratu dute, bai eta haien estilo liburu pertsonalean sakondu ere”. Taldearen jarioan AEBetako pop eta folk tradizioak uztartzen dira, post-rock sonoritateetan murgiltzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button