MUSIKA

Zuzeneko musika entzungai, Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan

Amorebieta-Etxanok Eleizetan programaren XX. edizioa hartuko du asteburu honetan. Zuzeneko musika entzungai egongo da herriko ermita eta elizetan. Kontzertu ziklo honen helburua da, proposatutako musikaz gozatzeaz gain, Amorebieta-Etxanoko monumentu ondarea ezagutaraztea. Dudeako San Migel eta Boroako San Pedro ermitetan, eta Bernagoitiko San Migel elizan, Larreako San Juan Bautista elizan, eta Etxanoko eta Amorebietako Andra Mari elizetan egiten da.

Aurtengo edizioa maiatzaren 11n hasiko da Andra Mari elizan, 20:00etan, Lulavai taldearekin. Lau harpa, lau ahots, Galiziako errepertorio tradizionaleko abestiak interpretatzeko. Hurrengo egunean, Alos Quartet taldea Bernagoitiko San Migel elizara gerturatuko da, 12:15ean.

Maiatzaren 17an, 20:00etan, Boroako San Pedro ermitan Jose Luis Nietoren kontzertua programatu da. Erreferentea da nazioarte mailan aritzen diren kontzertisten artean, Espainiako musikaren figurarik esanguratsuenetako bat Estatuan bertan eta kanpoan.

Maiatzaren 18an, Musikeneko Hazkunde hirukotea arituko da Dudeako San Migel ermitan, 20:00etan. Hirukotea ondokoek osatzen dute: Eduardo Villarroel klarinete-jolea, David Oliveria piano-jolea eta Silvia Ruiz fagot-jolea. Musika taldea 2018an sortu zen Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene).

Edizio honetako azken kontzertuko protagonistak Begoña Olavide eta Javier Bergia izango dira. Garitondoko San Isidro ermitan joko dute igandean, maiatzaren 19an, 12:15ean.

Eleizetan programa osoa hemen ikus daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button