
Joan den larunbatean, hilak 17, Xilabako azken finalaurrekoa jokatu da Bardozeko Ezker Paretan. Hor Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas, Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren eta Ramuntxo Christy Biscay bildu ziren.
Bada, saio horretan, Maddi Anne Txoperena Iribarren gailendu zen, 562 puntu jasota, eta bigarren eta hirugarren postuan geratu ziren Aitor Servier Etxexuri (546,5 puntu) eta Irantzu Idoate Funosas (539 puntu).
Hortaz, badakigu Xilaba Bertsulari Txapelketaren finala jokatuko duten sei bertsolarien izenak: Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
Finala urtarrilaren 31n izango da, Donibane Lohizuneko Jai Alain, 17:00etan.



