
Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 43. edizioan parte hartzeko epea ireki, eta originalak bidaltzeko epea martxoaren 30ean itxiko du. Ekimen horren bidez, literatur sorkuntza sustatu eta euskarazko egile garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazi nahi da.
Betiko legez, bi hizkuntza-modalitate ezarri dira, euskara eta gaztelania, biak ere 3.500 euroko sariarekin eta 1.750 euroko bi akzesitekin.
Lehiaketa edozein nazionalitatetako 18 urtetik gorako idazleentzat zabalik dago eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du hizkuntza-modalitate bakoitzean. Gaia librea da, eta lanik gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte.
Lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira www.bilbao.eus/arestilehiaketa helbidean. Bertan ere, lehiaketaren oinarriak dituzue.
Aurreko deialdian, Ugaitz Agirrek irabazi zuen “Azalpena” lanarekin, eta Ariane Kamiok eta Karmele Mitxelena Etxebestek accesitak irabazi zituzten.



