IKUS-ENTZUN

Euskal Zinearen hitzordurik garrantzitsuena, Lekeition

Gaur goizean, 38. Euskal Zine Bileraren nondik norako guztiak azaldu dituzte prentsaurrekoan Bilbon. Azalpen horiek emateko honako aditu-taldea bildu da: Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua, Aritza Escandon Topaguneko ordezkaria, Koldo Goitia Lekeitioko Alkatea, Mertxe Arrizubieta Kultura Zinegotzia, Joseba Zuberogoitia Euskal Zine Bilerako lantaldeko kidea, eta Gotzon Sanchez edizio honetako epaimahaikidea.

Guztiak bat etorri dira: Euskal Zinemaren hitzordua heldu da, eta 8 egunez, emanaldiak, mahai-inguruak, lehiaketak, txikientzako filmak, Aitor mazori omenaldia, eta zine asko ikusteko parada egongo da  kostaldeko herri horretan, azaroaren 22tik 29ra bitartean, eta dena euskaraz.

Aurten, 41 film lehiatuko dira, horietatik 10 film profesionalak eta 31 lan amateurrak, eta horiek guztiak lehiatuko dira saridun izateko. Sariak Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia sailean profesionalentzat 1.600€ eta Zilarrezko Antzarra, eta amateurrentzat 1.100€ eta Zilarrezko Antzarra izango dira. Beste aldetik, Film Onenak ere beste bi sari izango ditu: Profesionala, 1.900€ eta Urrezko Antzarra., eta Amateurra, 1.300€ eta Urrezko Antzarra. Hauez gain, euskal zinegile gazteak ere bultzatu nahi diten Gazte 22 (500 euroko saria) eta genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lanari emango zaion Antzar Morea (500 euro eta antzar morea) sariak ere bideratuko ditu

Egun horietan guztietan film proiekzioez gain, Euskal Zine Bilerak hainbat sail garatu ditu: Txikien txokoa, Euskal Zinearen Begirada, eta Lekeitioko Berbaldia. Azken honetan Jon Garaño, Txema Muñoz, Kepa Sojo, Maider Fernandez eta Miren Manias izango dira. Aurtengo Euskal Zinearen Begirada Aitor Mazori dedikaturik egongo da. Hala, azaroaren 26an Mazoren  zinemagintzari errepasoa egingo zaio eta Patxo Telleriarekin batera zuzendutako Bypass filma ikusteko aukera ere izango da.

Hau eta askoz gehiago, Lekeitioko 38. Euskal Zine Bileraren barruan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button