MUSIKA

Euskal kultura eta tradizioa uztartuta “Haziak eroan” kontzertuan

Gaur berton, azaroak 27, 19:00etan, Bilboko Udal Txistulari Bandak, Oinkari Dantza Taldeak eta Musikeneko (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko txistu ikasleek kontzertu bateratua eskainiko dute Euskalduna Jauregian, 19:00etatik aurrera

Haziak Eroan kontzertuan euskal erritmo eta dantzak izango dira nagusi, eta koreografia sinkronizatu eta kementsuez gozatu ahal izango da ikuskizun berezi eta magiko baten bidez.
Errepertorioa anitza izango da eta tartean Isidro Ansorenaren Erromatarra, Jose Ignazio Ansorenaren Bost taupada eta Labirulena, Tomás Garbizuren Gure herria, eta Jesús Guridiren Mendiko soinuak eta Baserritarrak  soinuak entzun ahalko dira.

Obra horiekin gozatzeko aukera azaroaren 24an izan zen, Iruñeko Kondestablearen Jauregian, eta orain, Bilbon izango da aukera.

Horren ostean beste kontzertu berezia era atondu da: Elur Malutak. Hori, Campos Elíseos Antzokiak Gabonetako ospakizunen epizentroan egingo da,  abenduaren 18an. Ekitaldian Bilbao Musikako Haur eta Gazte Abesbatzak, Ahotsak abesbatzak eta Bilbao Musikako txistu ikasleek hartuko dute parte, Gorka Aginagak lagunduta pianoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button