LITERATURA

Juan Gelman poeta handia

Juan Gelman poeta argentinar handia herenegun hil zen Mexikon.
Diktadura militarraren aurka jardun zuen, montoneroen erakundean.  1975ean erbesteratu zen eta Roma, Madrid, Managua, Paris, Nueva York eta Mexikon bizi izan zen, eta ez zen inoiz Argentinara itzuli.

Urte bete beranduago bere bizitza inarrosiko zuen gertaera lazgarria jazo zitzaion. 1976ko abuztuan, militarrek bere bi seme-alabak, Nora Eva (19 urte) eta Marcelo Ariel (20 urte), eta erraina (María Claudia Irureta Goyena) desagerrarazi zituzten, azken hau haurdun zegoela.
Semea 1990ean aurkitu zuen, ibai batera jaurtitako porlanezko ontzi batean hilda, garondoan tiro bat emanik. Beste aldetik, bahiketa garaian jaiotako biloba, 2000era arte ezin izan zuen aurkitu, Urugain.

Poesia ekintza politikoarekin lotuz, idazkera herritarra erabiliz ekin zion gaztetan, eta gerora inozentziaz eta oinazez kargaturiko maisu lana garatu zuen.


Bere liburuen artean aipatzekoak dira Violín y otras cuestiones  (1956), En el juego en que andamos, (1959), Gotán, (1962), Los poemas de Sidney West (1969), Fábulas, (1970) eta abar. Joan den urtean Hoy izeneko azken poemarioa idatzi zuen.

Joserra Egiluzek 1991an eta Koldo Izagirrek 2004an itzulitako poema banaz gain, Kevin Herediak 2007an euskaratu zituen 9 poema. Hamaika poema denera, Gelmanen oroigarri.

Gutun irekiak

asko semegabetzen zaitut/ semegabetzen ari naiz
zure leundadean bila nabil/
igaro da ene aita soilik zurea/ igaro
harilkatzen duzun boz ezkutua/ ekuru

nire egotearen arimagabetzea bezala…
lan handienetatik hegaz igaro
zaren umetxoa?
lotzen?/ deslotzen?/ lotzen
zure baitatik gainezka egin dezadan?/ atera
nadin min honetatik?/ nora?/ zein herri
duzu odoltzen/ odoldu dadin haragiki?/
nondik zabiltza/ epeltasunez ezin tristeago?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button