ARTEA

Espresionista abstraktuei buruzko saioa, Zarautzen

Gaur, uztailak 14, Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, amerikar espresionista abstraktuei buruzko saioa programatu da. Gorky, Gottlieb, Hofmann, Kline, de Kooning, Krasner, Motherwell, Newman, Pollock, Reinhardt, Rothko eta Rosenberg dira emanaldian nabarmenduko diren artistak.

Garai haietan, Paris artearen hiriburua zen, abangoardiarena,  baina berrogeiko hamarkadan espresionista abstraktuek Pariseko Eskolaren nagusitasunari aurre egin zioten.
Bigarren Mundu Gerran, New Yorkek Europako artistak, arte-merkatariak eta arte-kritikariak hartu zituen, erregimen totalitarioetatik ihesi joandakoak. Europa suntsituta zegoen gerra ostean, eta New York munduko arteen hiriburu bihurtu zen, zeinetatik joera berriak zabaltzen ziren.
“Artista horiek borroka egiten zuten adierazteko haien balioak eta azpimarratzen zituzten askatasuna, bulkada eta sena. Gainera, gehienetan, mihise handiak eta pintzelkada askea eta zabala erabiltzen zuten”.

Bilboko Guggemheim Museoan, oraintsura arte, Espresionismo Abstraktuaren gaineko erakusketa zabala egon da. Horretaz gehiago jakin nahi baduzue, hona hemen informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button