ARTEA

Etorkizun dotorea

Fernando Mircala artistak Etorkizun dotorea izeneko erakusketa abiatu du Donostiako Kutxa Kultur Plazan. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearekin lankidetzan antolatu da erakusketa, abenduaren 13ra arte zabalik egongo dena.

Etorkizun Dotorea “mundu baten perfekzio adeitsu eta soilenaren gainean eraikitako proposamen grafiko estetiko-metafisiko bat da”.
Etorkizun Dotorea “idealizazio estilizatu bat da, grabitaterik gabekoa eta poetikoki delineatutakoa, non izakiak, giroak eta makinak integratzen diren funtzionaltasun harmoniatsu batean, Streamline diseinuaren gustu onez eta jolas klasikoen plastikotasun hedonistaz eta moldakorraz”.
Etorkizun Dotorea “bizitza esperimental eder, atsegin eta gozo baten amets utopiko bat da; proiekzio bat da, xenda bat, gizarte estruktural, formal eta etiko gizatiarrago, askeago eta zuzenago baten guraria”.
Etorkizun Dotorea  “artista baten paperezko amets xaloetatik sortutako fantasia bat da; ume izateari uko egin nahi ez dion artista bat, borrokan ari dena errealitate zapaltzailearen makineria prosaikoari arima ez saltzeko”.

Fernando Mircala Barne Diseinu eta Industria Diseinuko lizentziaduna, Madrilgo Eskola Ofizialean.  90eko hamarkadaren hasieran, Jesus Morenoren arkitektura efimeroko estudioan egin zuen lan, erakusketak diseinatzen eta muntatzen. Handik gutxira, kolaborazioak egiten hasi zen ilustratzaile gisa Espainiako argitaletxe nagusietako batzuetan. Banakako erakusketa asko egin ditu, adibidez, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zine Astean (2001 – 2006), Madrilgo Ateneoan,  Los Angeleseko Center Stage Gallery-n eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button