LITERATURA

Don Delillok idatziriko “Zero K” lana euskaraz

Don Delillok idatziriko Zero K lanak sekulako laudorioak jaso zituen argitaratu orduko: “aparta eta harrigarria, maisu-lan bat, ausarta, probokatzailea, fina… ”, eta abar. Aritz Gorrotxategik itzuli du obra hori, eta Meettok argitaletxeak argitara eman, euskal irakurlegoak lan interesgarri honekin goza dezan.

Liburuaren kontrazalean luze azaltzen da zertan den liburua: “Izatea aukeratu gabe jaiotzen gara. Modu berean hil behar ote genuke denok? Ez al da giza lorietako bat halabehar jakin bati uko egitea?  Jeffrey Lockhart-en aita, Ross, hirurogeiak beteak dituen bilioiduna, heriotza ezin hobeto kontrolatzen duten gune sekretu bateko inbertitzaile nagusia da. Isilpeko leku hartan, kontu handiz zaintzen dituzte gorputzak, etorkizuneko denbora batean, aurrerapen biomedikuei eta teknologia berriei esker, betiereko bizitzara itzuli ahal izango dituzten arte”.

Meettoken arabera, “Don DeLilloren nobela berri, erakargarri, ikusgarri, aipatu eta bikain honek parez pare jartzen ditu, alde batetik, munduaren iluntasuna -terrorismoa, uholdeak, suteak, goseteak, izurritea-, eta, bestetik, edertasuna eta gizateriaren eguneroko bizitza”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button