IKUS-ENTZUN

Rosselliniren zikloa abiatu da Bilboko Alondegian

Alondegiko Zinematekak Roberto Rossellini zinegile italiar klasikoaren gaineko zikloa ondu du, Viva Rossellini! izenburupean. Programazioa otsailaren hasieran hasi zen, eta apirilaren erdira arte iraungo du. Hala, italiarraren film garrantzitsuenak ikusteko parada izango da.
Gaur bertan, emanaldi bikoitza izango da, 17:30etik aurrera: Stromboli eta Francesco, giullare di Dio, biak ala biak 1950. urtekoak dira.

Lehenengo filmean Karin (Ingrid Bergman) errefuxiatu politikoaren gorabeherak jasotzen ditu: Karien Antonio (Mario Vitale) Stromboli irlako arrantzalearekin ezkonduko da, kontzentrazio-esparrutik alde egiteko asmoz; Antonio ere gerrako atxilotu ohia da. Karin, baina, ez da arrantzalearen irlako bizitza gogorrera eta bizilagunen ohituretara egokituko, izan ere, bizilagunek arrotz ikusten dute.

Francesco, giullare di Dio, berriz, San Frantzisko Asiskoaren bizitzaren zenbait atal kontatzen ditu. Frantzisko pobrezian bizi izan zen, eta pobrezia horri erabateko zentzu ebanjelikoa erantsi zion. Gauza guztien gainetik, Jainkoaren sormena maite zuen, eta hortik sortu zitzaion naturarekiko maitasuna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button