BERTSOTAN

Aurtengo Xilaba Txapelketa hastear da

Bihar, irailaren 18an, Makeako Herriko Gelan hasiko da aurtengo Xilaba Txapelketa. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolariak arituko dira kantuka, azaroaren 13an, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan finala jokatzen den arte.

Txapelketaren helburuak oso argia dira: “bertsu plaza sustatzea, bertsuzale gehiago gureganatzea, bertsularien erakusleiho izatea eta Bertsolari Txapelketa Nagusirako sailkatzea”.

Iaz 28 bertsolarik hartu zuten parte, eta aurten 24 izango dira. Guztira 8 saio jokatuko dira, eta 4 kanporaketa, 3 final aitzineko, eta Donibane Lohizunen finala izango dira.

Diogun bezala, bihar abiatuko da txapelketa Makean, 17:00etan hasita. Bertan, Karlos Aizpurua Etxarte, Gillen Hiribarren, Oier Urreizti, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Mizel Mateo eta Maddi Ane Txoperena Iribarren bilduko dira norgehiagoka.

Xehetasun guziak Xilaba 2021eko webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button