IKUS-ENTZUN

PreZinebi hasita dago eta atzo Zinebi aurkeztu zen

Beste urte batez, Zinebik mundu osoko laburmetraia ekoizpenaren hoberenaz gozatzeko aukera eskainiko die ikus-entzuleei, erabateko askatasunez eta esperimentazioari inolako beldurrik izan gabe lan egiten duten zinegile eta artista berrien eskutik. Zinegile horien lanek sormen eta berrikuntza izaera nabarmena izan ohi dute, eta, sarritan, laste etorriko den zinearen aurrerapena izaten dira.

Zinebi 52k, oraingo honetan, arreta berezia eskainiko dio zine britainiarrari, azken urteetan egindako zinearen eta bideoaren erakusketaren bitartez.
Jaialdian, Gerra Zibilaren ondoren Frantzian erbesteratu behar izan zuten zenbait zinegile espainiarren lanari eskainitako erakusketa ere izango da, Fernando Arrabalen partaidetzarekin.

Beat belaunaldiari eskainitako zine zikloaren barruan Laurie Anderson artista esperimentalaren kontzertua eskainiko da azaroaren 25ean. Kontzertuan, artistak bere azken diskoa aurkeztuko du, Kale Nagusiko BBK Aretoan.

Jaialdia azaroaren 22tik 27ra bitartean ospatuko da, eta ohiko eszenatokiez gain, aurtengo edizioan Kale Nagusiko BBK Aretoa eta Alhondigako Golen Zine Aretoak ere eszenatoki izango dira, ahalik eta ikus-entzule gehienengana hurbildu ahal izateko.

Jaialdiaren palmaresa honako sari hauek osatzen dute: Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusiak, Euskal Herriko Filmik Onenaren Sariak, Espainiako Filmik Onenaren Sariak, Urrezko eta Zilarrezko Sariek, fikzio, animazio eta dokumental kategorietan, Hegoamerikako Filmik Onenaren Zilarrezko Karabela Sariak eta Ohorezko Mikeldiak. Aurtengo edizioan Ohorezko Mikeldiak bi izango dira. Horrez gain, jaialdiak beste hiru sari paralelo ditu: EITB-ren Ikus-entzuleen Saria, SGAE Saria eta Euskadiko Gidoilarien Elkartearen Saria Euskadiko gidoirik hoberenari eta FAS Zine Klubaren Saria.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button