ESZENA

Ertza Dantzaren “Moor Krad” sorkuntza berria Arriaga Antzokian

Asier Zabaletaren eta Ertza Dantzaren Moor Krad sorkuntza berria Arriaga Antzokian estreinatuko da bihar, hilak 9, 19:30ean hasita. Asier Zabaletak berak sortu du koreografia, taula gainean ariko diren artistekin elkarlanean: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andres, Denis Martinez, Thiago Luiz Almeida eta Iosu Yeregui.

Moor Krad ikuskizunak “argitara atera nahi du guztiok gordetzen dugun itzala. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen ditugun gure alderdiez osaturiko itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunenean izkutatzen goazelarik. Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.”
Dantza garaikidea da pieza honen lengoaia nagusia teknika berrien hibridazioarekin, krumpa, tuttinga edota hiri-dantza kasu, eta hala, “emozioz beteriko mugimendu hutsa eskaintzen du lanak, testurik gabe, hitzek esan ezin dutena esateko.”

Musika ere berezira da izan ere John Dowland eta Henry Purcell konpositore barrokoen piezak erabili dira, Marc Kanou musikariak musika elektronikaren bidez eguneratu dituenak. Eta Iosu Yereguik zuzenean abestuko du emanaldian.

Ertza Dantza 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa 1.972) dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza garaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button