MUSIKA

Mark Lanegan-ek Bilboko Kafe Antzokian joko du gaur

Screaming Trees 90eko urteetako grunge taldeko buru ohi Mark Lanegan musikari estatubatuarrak Phantom Radio izenburuko lan berria aurkeztuko du, gaur, Bilboko Kafe Antzokian. Estatubatuarrarekin batera, The Faye Dunaways eta Duke Garwood arituko dira.

Phantom Radio Laneganen bederatzigarren lana da. Bakarkako estreinako lana, 1990ean argitaratu zuen, eta ibilbide horretan lan bikainak argitaratu ditu, tartean, blues kutsuko Whiskey For The Holy Ghost (1994) edo soinu garaikideagoekin jantzitako Bubblegum (2004).

Horretaz gainera, kolaboratzaile aritzen da hainbat talderekin: Queens of Stone Age, Mad Season, The Twilight Singers edo The Gutter Twins.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button