MUSIKA

“Pasadena” , Oñatiko Gaztelekun larunbatean

Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) 2021ean martxan jarritako proiektu berria aurkeztuko dute igande honetan, urriaren 30ean, Oñatiko Gaztelekun.

Euskal kantu eta musikagintzan gaur egun erreferenteak diren bi musikariak, aspalditik ezagutzen dira. Izan ere, urteak daramatzate elkarrekin oholtzan zein kantuak osatzeko orduan elkarlanean, baina orain arte ez dute elkarrekin proiektu bateraturik sortu.

Hala, oraingo honetan, musika, hitzak eta ekoizpena euren esku hartu eta Pasadena proiektua dakartzate. Ilunabarreko rock eta folk ukituak ditu euren musikak, gitarra elektriko zein akustikoekin lagunduta. Bateria erritmo landuak eta teklatuaren melodia sendoek janzten dituztela ahots armonia bikainak.

Zuzenekoetan Dani (baxua), Danilo (bateria), Ander (gitarra) eta Gartxi (sinteak) ere alboan izango dituzte Libe (teklatuak eta ahotsa), eta Jonek (gitarra eta ahotsa).

Proiektu berri honetan, instrumentazio aberats eta dotorea aurkituko dugu, euren ibilbideetako doinurik landuenekin batera. Esan daiteke, euren ibilbidean zehar eta kontzertuetan ikasitako guztia disko bakarrean gorpuztu dutela.

Sarrerak hemetxe dituzue eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button