ARTEA

Erresonantziak, tolesdurak eta isiltasunak

bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak izeneko erakusketa, Uholdeak ekimenaren bosgarren edizioak, Altsasuko Lortia Kultur Gunera lekualdatuko da, apirilaren 28ra arte, martxoaren  24ra arte Tafallako Kulturgunean izan ostean. Gero, maiatzaren 3tik 25era, Agoitzko Kultur Etxean erakutsiko da.

Edizio honek “idazkera musikalaren edo partituraren idazketa hartzen du abiapuntutzat, praktika hau definizio zabalenean ulertuta, Nafarroako idazkera musikalaren tradizio historikoaren eta idazkera mota horrek beste diziplina artistiko batzuetan izan dituen eraginen zeharkako ikuspegia eskaintzeko.”

Gaur berton, inaugurazioan, programa hau atondu da: 18:30ean, Entre silencios y pliegues Elvira Palazuelos Blancoren eskutik. Apirilaren 19an, ordu berean, Pr0t0colectiv0k Sistema de partituras expositivas para prototipos resonantes izeneko kontzertua eskainiko du. Eta apirilaren 24an, Ibai Gogortzak beste kontzertu bat egingo du: Isilik, aginduak garbi ulertzeko.

Erakusketaren harira Ramón Andrés, Elena Asins, Iñigo Astiz, Maddi Barber, Cabezafuego, Mikel Cabrerizo, Yolanda Campos Bergua, Aizpea de Atxa, Asier Gogortza, Carlos Irijalba, Jorge Oteiza eta Elvira Palazuelos Blancoren praktika artistikoetatik eratorritako materiala erabiliko da.  eta ikusten denez, zuzeneko ekitaldien egitarau batekin osatuko da erakusketa. Bertan, Elisa Arteta, Ibai Gogortza, Uxue Lotero Torres, Pr0t0c0lectiv0 eta Maite Vélaz artista eta taldeek erakusketak osatzen duen partituren bildumaren interpretazio askeak egingo dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button