KULTURARTEKOTASUNA

Errefuxiatuen Munduko Eguna

Gaur, ekainaren 20an (astelehena), Bilboko Udalak bat egingo du Errefuxiatuen Munduko Egunarekin. Nazio Batuen Erakundeak sustatutako eguna da, eta Europako Kontseiluaren Cities Kulturarteko Programaren urteroko kanpainarekin lotuta dago.

2001etik antolatzen den egun horretan, “arreta jartzen zaie errefuxiatuen eskubide, beharrizan eta ametsei, eta borondate politikoa eta baliabideak mobilizatzen ere laguntzen du ekimenak, errefuxiatuek, bizirauteaz gain, bizitza duin eta oparoa izan dezaten.”

Bilboko Udalak abiarazitako kanpaina grafikoak Kike Infameren Puentes (Zubiak) lanaren zenbait zati hartu ditu (ilustratzaileak erakundearentzat egindako lana da, arrazakeriaren, kultura-aniztasunaren, errefuxiatuen eta migratzaileen alorreko nazioarteko data esanguratsuetarako). Hain zuzen ere, zubiak dira lanaren haria, “bizitzak eta giza harremanak iragaten diren espazioen metafora gisa. Jatorri eta kultura guztietako bilbotarrentzako gonbidapena da, zubi horiek ibil ditzaten, uriko kultura-aniztasuna ezagutu eta ospa dezaten eta gizarte berdinzale eta kohesionatua lortzeko beharrezko pausuak aldarrika ditzaten”.

Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako zinegotziak esan duenez, “Errefuxiatuen bizitza egunero-egunero babestu eta hobetu behar badugu ere, Nazio Batuek antolatutako nazioarteko egunek laguntzen dute mundu osoko arreta jartzen gatazka edo jazarpenetik ihesi doazenek bizi duten egoera zailari. Lortu nahi dugu Bilbo harrera- eta babes-tokia izatea, beren sorterritik ihes egin behar dutenentzat. Mehatxua edozein dela ere, norbanako orok merezi du babesa jasotzea, eta mundu guztiak dauka ingurune seguru batean egoteko eskubidea”.

Horren harira, ekainaren 24an antzeztuko dute, El Carmen Aretoan, Solange y el Caminante lana eskainiko dute Euri artean eta Impredecibles konpainiek.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button