BESTELAKOAK

URBANBATfest-en parte hartzeko deialdi irekia

URBANBATfesten edizio honetan No Future gaia aztertuko da. Jaialdiaren edizio honen gaia landuko duten ekimenak eta proiektuak bilatzen ari dira antolatzaileak, eta beti ere, hirigintzaren, arkitekturaren, artearen eta kulturaren alorretako ekimen pribatu zein publikoetan aritzen direnentzat zabalik dago.

No future baieztapenak, kontestualizatuta, adierazten digu etorkizun posible bakarra ziurgabetasunez betetako orainaldi hau dela, etorkizuna desitxuratzen duena, aurreranzko edozein proiekzio-ahalmen deuseztatzen duten gertaeren jario baten zorabiopean. Eta, hala ere, aukera handia izan daiteke, etorkizunik ez dagoenean, hausturak, adostasunak eta proiekzioak behar dituen etorkizun bat asmatu behar dugulako.”

Jaialdia azaroaren 4tik 20ra egingo da La Terminal aretoan (Bilbo), baina deialdi irekia egingo da ekainaren 10a arte.

URBANBATfest-ek hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta. “Eta denboran eta formatuetan hedatutako programa baten bitartez egiten du, jardunbide kulturalak eta artistikoak, arkitektura eta hirigintza, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak gurutzatuz, elkarguneak ezarriz formala denaren eta informala denaren, teoriaren eta praktikaren, eratuta dagoenaren eta sortzen ari denaren artean.”

Deialdiaren datuak hementxe dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button