IKUS-ENTZUN

Emanaldi bikoitza FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak proiekzio bikoitza ondu du gaurko, urtarrilak 15: 8 (ocho) (Jorge Barrio, Euskadi, 2011, film laburra) eta In film nist (Jafar Panahi, Iran, 2011). Emanaldia El Carmen aretoan izango da 19:45ean. Jorge Barrio film laburraren zuzendari eta Kinemaren zuzendariak, gainera, bere lana aurkeztuko du.

In film nist filmari dagokionez, Jafar Panahi zinegile iraniarraren hausnarketa sakona da. Izan ere, bere herrialdean ezarri dioten zinea egiteko debekua (20 urtekoa) gainditzeko asmoz, filma bere etxean filmatu zuen, bertan atxilotuta baitago. “Hauxe da emaitza, askatasun artistikoari buruzko dokumentu bat, baina baita ideiei, denborari eta zineak betetzen duen zereginari buruzkoa ere”.

Panahik Veneziako zinemaldiko Urrezko Palmondoa irabazi zuen 2000 urtean, Dayereh filmarekin. Irango zinemagile inportanteenetakoa da, eta sortzaile famatua da bere herrialdetik at.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button