IKUS-ENTZUN

Kearen artxibogileak

Ostiralean, ekainak 16, Tabakalerako zine-aretoak Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik filmaren estreinaldia hartuko du.
Filmak eraikineko espazioetan barrena egindako ibilbide bat du ardatz, “zigarro-fabrikan elkarrekin lan egin zuten emakume talde baten ahotsetatik eta begiradatik kontatua. Era berean, zigarrogileen bizipenekin sortutako artxiboko (Kearen artxibogileak. Elkarrekin lan egiten duten emakumeak) ikus-entzunezko material ugari biltzen du. Zigarretak egiteaz gain, Lupek, Asunek, Susik, Marivik, Clarak, Pilik eta Maitek bizi, partekatu, ikasi, borrokatu eta gauza asko ospatu zituzten egun Tabakaleraren kultur proiektua hartzen duten nabeetan.”

Kearen artxibogileak ekimenak fabrikako langileek urte luzez gorderiko argazkiak, dokumentuak, bideoak, audioak eta objektuak biltzen ditu. Berez, etxeko artxiboak dira, eta urteen poderioz, “iraganaren eta orainaren irakurketa kritikoa egiteko aukera eman duten materialak bihurtu dira.”

Hala, Tabakalerako langile ohiek eta Tabakalerako egungo langileek osatutako taldeak ikus-entzunezko pieza bat egitea erabaki du, Lucía Montero artista bisualaren laguntzarekin. Pieza hori Tabakalerako zinean proiektatuko da datorren ostiralean, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte. Bertan, zigarrogileek filmaren aurkezpena egingo dute eta amaieran beraiekin solasteko parada ere izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button