ESZENA

“Lurrin minez” izeneko lana, Loraldiaren eskutik

Galder Perezek idatzitako Lurrin minez izeneko lana oholtzaratuko dute bihar eta etzi, Bilboko La Fundicion aretoan, Loraldiaren programazioaren barruan. Pelayo Serrano, Gaizka Chamizo eta Jon Koldo Vazquez dira obraren aktoreak.

Lurrun minez, Lau metrora eta Off the record lanak plazaratu ditu Galderrek Hiru geltoki lurrun izeneko lanean. Lan horien gainean honakoa dio: “Hirurak drama politikoak direla esango nuke. Horrek lotzen ditu, pertsonen arteko egitura politikoak nola baldintzatzen dituen gure bizimoduak eta emozioak. Lurrun minez, mariken arteko hirukia da, botereaz jarduten da bereziki. Indarkeria ere oso presente dago, kasu honetan intrageneroa… Nola asmatzen ditugun gure desio eta pasioak, eraikitze sozial batetik. Lau metrora lanean dilema planteatzen da, politikoa berriz ere. Konbikzio politiko bategatik oso ondorio larriak izan ditzakeen zerbait egiteak merezi ote du? Nola baldintzatzen du horrek ingurukoek egunerokotasuna? Eta Off teh record sekulako drama kontatzen duen komedia politikoa da. Ebidentzia mordoa biltzen duen testua da. Baina hain da ebidentea politikari agintarien adarjotzea, ebidentziak soilik konta dezakeela tragedia hori”.

Lurrun minez parranda orgasmikoa izan nahi du gauak baina denborarekin euren artean larrutzen bukatuko dute. Orain dela urte bete, Galder Perezek idatzi zuen gidoia eta orain estreinaldia dator. Esan bezala, sauna batean hiru gizon elkartuko dira eta horien arteko hitz-aspertuan hainbat gaiez eztabaidatuko dute. “Beharrezko ote da horrenbeste identitatearen etiketa?” Lanean Joseba B. Lenoir musikagilearen presentzia ezinbestekoa ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button