IKUS-ENTZUN

Emakumearen aurkako indarkeriari buruzko zine zikloa egingo dute Iruñean

Orotara bost film proiektatuko dituzte Zinea eta Giza Eskubideak Erakusketaren baitan: About Elly (Iran, 2009), Honeymoons (Serbia-Albania, 2009), Ramata (Senegal-Frantzia, 2008), Soundtrack for a revolution (Amerikako Estatu Batuak, 2009), eta El traspatio (Mexiko, 2009).

Antolatzaileen esanetan, zinema baliabide eraginkorra da publiko mota guztiengana iristeko. Horrez gain, egitaraua bera nabarmendu dute, ez bakarrik filmen edukiengatik, baita kalitateagatik ere. Horren erakusle zikloa irekiko duen About Elly (Iran, 2009), zeinek Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlingo zinemaldian iaz.

Era berean, eta erakusketako jarduera osagarri gisa, Iruñeko zazpi ikastetxetako ikasleek In the Valley of Elah (Amerikako Estatu Batuak, 2007) filma ikusiko dute.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button