BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala

Abenduaren 20an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilboko Casillan, 17:00etatik aurrera.

Bertan zortzi finalistak bilduko dira norgehiagokan aritzeko: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi,  Txaber Altube Sarrionandia eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Idoia Anzorandia Kareaga eta Igor Menika Bengoetxea ariko dira gai-jartzaile beharretan zapatuan. Epaileak, ostera, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga eta Itxaro Juaristi Olaetxea arituko dira.

Bestalde, txapelketa ETB1en zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da. Ilaski Serranok aurkeztuko ditu saioak  Ainhoa Urien Telletxe  adituarekin batera.

Show More

Related Articles

Back to top button