IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak-en inskribatzeko epea amaitu da

Aurtengo edizioan fikziozko eta animaziozko 100dik gora lan lehiatuko dira

Datorren astelehenean, apirilak 15, iragarriko ditugu film aukeratuen zerrenda.

Aukeratutako film horiek maiatzaren 4an proiektatuko dira Bilboko Alondegian, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren baitan.

Emanaldi horretan, gainera, irabazleak iragarriko dira eta sari banaketa ere egingo da Koldo Serra zinegilearen laguntzarekin.

Proiekzioan, azken hamar urteetako lan onenen lagin bat ere ikusi ahalko da.

Eskerrik asko zuen partaidetzagatik!

Filma guztiak ikusteko: www.nontzefilmak.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button