MUSIKA

North Mississippi Allstars taldeak joko du Noise On Tour Rocks jaialdian

Bilboko Noise On Tour kontzertu-agentziak antolatu ohi duen Noise On Tour Rocks jaialdia maiatzaren 20an eta 21ean egingo da. Dagoeneko izen bakarra iragarri dute: North Mississippi Allstars. Taldea Cody eta Luther Dickinson anaiek gidatzen duten blues eta rock taldea da. Keys To The Kingdom izenburuko zortzigarren lana aurkeztuko dute. Luther-ek Black Crowes-en ere jotzen du gitarra, eta talde arrakastatsu horrek atsedena hartu duela baliatuz, bere egitasmo blues zaleena berreskuratu du.

North Mississippi Allstars bandak, besteak beste, R. L. Burnside, John Hiatt, Black Crowes, eta Robert Randolph talde eta artistekin jo du.

Noise On Tour-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button