BERTSOTAN

Apirileko Kabigorriko bertso gaua, bihar

Jokin Bergara eibartarra, Iñaki Murua gabiriarra, Beñat Gaztelumendi añorgarra eta Aitor Errazkin irundarra arituko dira kantuan bihar, apirilak 7, apirileko bertso gauean, eta Manu Goiogana irundarra arduratuko da gaiak jarri eta saioa aurkeztu eta gidatzeaz.
Bertso jarriak, nola edo hala, Uxue Larrukert irundarraren eskutik helduko dira, izan ere atzerrian da bera.

Hitzordua 19:30ean izango da. Lehenengoz bertso idatziekin hasiko dira eta amaitu bezain laster bertsolariak oholtzaratuko dira. Saioa amaitu orduko eta afaltzen geratzeko aukera izango da Kabigorrin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button