IKUS-ENTZUN

Eibarko film laburren jaialdia

Atzo, azaroak 5, amaitu zen Asier Errasti Eibarko XIII. Laburmetraia Jaialdian parte hartzeko epea. Ekimena Eibarko Udalak eta Plano Corto Kultur Elkarteak ondu dute lankidetzan. Epaimahaiak dagoeneko aukeratu ditu filmak eta azaroaren 10era bitarte ikusi ahalko dira. Finalistak hori ataletan lehiatuko dira: Javier Aguirresarobe saria, Animazioa eta Euskara.

Lehenengo atalean Voice Over (Martin Rosete); 036 (Juan Fernando Andrés Parrilla); Agua (Mikel Rueda), Desayuno con Diadema (Oscar Bernácer); Libre Directo (Bernabé Rico); Life Vest Under Your Seat, Volamos Hacia Miami (María Giráldez); Ojos que no ven (Natalia Mateo); Zombie (David Moreno); Aner (Unai Garate Cotano); Q (Felipe Vara de Rey); La Victoria de Ursula (Nacho Ruipérez eta Julio Marti); Luisa no esta en casa (Celia Rico Clavellino); Beige (Triana Lorite); Videoclub (Roberto Domínguez, Jorge Manzaneque, eta MacGregor); Abstenerse Agencias (Gaizka Urresti); Fracaso Escolar (Gracia Querejeta); Deazularrojo (Ana Lorenz); Jacobo (David del Águila); El Rastrillo se quiere compometer (Santi Veiga); Har(D) To Say (Miguel Gabaldón Orcoyen); eta, azkenik, Hotel (Jose Luis Alemán).

Animaziozko filmak askoz gutxiago izan dira, lau, hain zuzen ere: Bajo la Almohada (Isabel Herguera); Beerbug (Ander Mendia); Gernika (Angel Sandimas), eta Izena Buena (Joseba Uberuaga Natxiondo).

Amaitzeko, euskarazko lanak bi baino ez dituzte aukeratu: Hamaiketakoa (Telmo Esnal) eta Deus Et Machina (Koldo Almandoz).

Emanaldien xehetasun guztiak planocorto.es webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies