IKUS-ENTZUN

Mendi Short film laburren lehiaketa

Ohi bezala, abenduan izango da Bilbao Mendi Film Festivalaren aurtengo edizioa. Programazioaren barruan Mendi Short film laburren lehiaketa ere antolatzen da mendiaren inguruko gaiei lotuta dauden lan amateurrekin. Azaroaren 18ra arte zabalik dago lanak aurkezteko epea.

Txapelketa nazioarte mailakoa da, eta alpinismoa, eskalada, abenturako kirolak, eskia, ekologia, ingurugiroa, etnografiari buruzko lanak bidali ahal dira. Lanek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez eta 2016an egindakoak izan beharko dute.
Ikus-entzunezko sektoreko profesional ospetsuez osatutako epaimahaiak abenduaren 3an jakinaraziko du bere erabakia. Lan irabazlea Bilboko Sala BBKn proiektatuko da Bilbao Mendi Film Festivaleko lehen asteburuan.

Interesaturik bazaudete, hona hemen baldintza guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button