LITERATURA

Ordiziako Kimetz elkarteak, "16. kontaketa" lehiaketa antolatu du

Lanok gai librea izango dute, gutxienez 5 eta gehienez 10 orrikoak, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea kontutan edukiko da. Lan bakoitzaren hiru fotokopia bidaliko dira.
Testuak izengoitiz izenpetuko dira eta kartazal itxi baten kanpoaldean jarriko da kontaketaren izena eta barruan berriz egilearen izen abizenak, helbidea eta telefonoa.

Lanak 2010eko apirilaren 12a baino lehen igorriko dira, Ordiziako Barrena Kultur Etxera (Nikolas Lekuona Enparantza, z/g.) eta
kartazalean adieraziko da Kimetz Kontaketa Lehiaketarako direla.
Epaimahaia literatur munduko adituek osatuko dute eta beren izenak erabakiarekin batera ezagutaraziko dira. Erabakia 2010ko ekainean emango da.

Bi lehen sari banatuko dira, bata euskaraz eta gazteleraz bestea,
bakoitza 600 eurokoa, gainera, accesita emango zaio, emakumezko batek idatzitako kontaketarik hoberenari, 200 eurokoa. Ordiziar batek idatzitako kontaketarik hoberenari 150 euro emango zaizkio.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button