IKUS-ENTZUN

Cortada, Vitoria-Gasteizko Film laburren XIV. Edizioa azarorako prest

Cortada, Vitoria-Gasteizko Film laburren XIV. edizioa azaroan egingo da, horretarako jaialdian parte hartzeko baldintzak jakin beharko dituzue zuen lanak behar bezala prestatzeko.
Lehiaketan Espainian jaiotako eta bizi diren egile guztiek parte har
dezakete eta 35 mm-ko formatuko pelikulak (zinea) eta bideo digitalak aurkeztu ahal dituzte, soinurik gabe edo soinuaz, 2009ko irailaren 1etik aurrera egindakoak.
Filmen iraupena, gehienez, 25 minutukoa izan behar da eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste film aurkez ditzake.

Atal ofizialean 35 mm-tan proiektatuko diren filmak baino ez dira hautatuko. Bi ataletarako hautatutako pelikulak Cortada jaialdiaren katalogoan agertuko dira eta pelikulen emanaldi publikoak egongo dira astean zehar.

Izena emateko pelikularen DVD eta inskripzio-orria, behar bezala bete ondoren, honako helbidera bidali behar dira lanak:
Cortada Jaialdia, Godamiturri, 4, 1C, 01440 Izarra (Araba)
Pelikularen kopia eta izena emateko orria urriaren 22a baino lehen eduki behar dituzte antolatzaileek.
Izena emateko fitxarekin batera honakoak aurkeztu behar dira: pelikularen 2 argazki eta izena emateko fitxa.

Lehen saria 2000 eurokoa da, eta bigarrena 1200.

Cortadak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button