BESTELAKOAK

Durangoko Azokako 48. edizioak badu irudia

Itziar Okariz (1965, Donostia) artistak egin du aurtengo Durangoko Azokako 48. Edizioaren kartela, Virginia Woolf idazlearen Gela bat norberarena obran oinarrituta. Eta hemendik aurrera Durangoko Azoka izango da izen ofiziala, gune eta kultur diziplina guztiei leku egin ahal izateko.

Itziar Okariz artista donostiarrak Zuriaren gainean hitzak dantzan ideiarekin osatu du abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azokaren 48. edizioaren irudia. “Okarizen afixaren kasuan, artistaren performance berria irudikatzen du, ekintza artistikoaren partitura edo gidoia delako. Hizkuntzaren araudia zalantzan jartzen dituzten ekintza artistikoak egin ohi ditu Okarizek, besteak beste”.

Bestetik, Gerediaga elkarte antolatzailearen Lehendakariak, Nerea Mujikak, Durangoko euskal liburu eta disko Azoka izen luze baztertuko dela adierazi du, eta hemendik aurrera Durangoko Azoka soilik izango dela ofizialki.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button