ESZENA

LunaKREAk gazte sormena ekarriko du berriz Gasteizera

LunaKREA, artista gazteen plataforma zabala da. Aurten beste edizio  batek kultura garaikideko proposamen anitzez beteko du Gasteiz hurrengo irailaren 10eko arratsalde-gaua.
Egun horretan, musika, dantza, antzerki eta ikus-entzunezkoen arloko proposamen esperimental asko ikusteko parada izango duzue Gasteizera bazarete.

Urteroko ekimen honek Euskal Herriko sortzaile gazteen profesionalizazioa eta euren ikuspen artistikoa bultzatzea eta belaunaldi berrien lana hiritarrei hurbiltzea bilatzen du. Guztira, hirian zehar sakabanatuta egongo diren gune ezberdinetan ikusgai egongo diren disziplina anitzeko 50 proposamen gazte eta garaikide izango dira.

KREA beka jaso duten artistek egindako proiektuen presentzia erabat handitu egin da eta aurten parte hartze nabarmena izango dute LunaKREA 2010ean.
Dantzaren esparruan Koldo Arostegui, Jesus Rubio edota Garazi Lopez de Armentiaren dohainak neurtu ahal izango dituzue.
Musika sailean, musika garaikideko panoramaren hainbat emanaldi
antolatu dira hiriko tabernetan eta liburu-dendetan. Moira talde gasteiztarra izango da, baita Mursego ere, Maite Arroitajauregiren izen artistikoa.
LunaKREA.klip lehiaketa ere antolatu da, bideoklipen gaueko maratoi batekin batera. Kasu honetan, egile gazteen ikus-entzunezko mintzaira berriak erakusteko espazioa izango da. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 31era arte dago zabalik.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button