MUSIKA

Donostiako Musika Hamabostaldiak abuztu osoa hartuko du

2021eko Musika Hamabostaldiak jaialdiak egitarau ederra atondu du abuztu osoan zehar. Bere 82. edizioa abuztuaren 1ean hasi eta abuztuaren 27an amaituko da.

Ekimenak mota guztietako kontzertu egitaraua (75 guztira) ondu du, “orkestra handi eta nazioarteko bakarlariei berriz ere harrera eginez, eta jarduera sinfoniko-korala berreskuratuz, jaialdi donostiarraren genero bereizgarria dena eta aurreko edizioan presentzia txikia izan zuena”.

Musika Hamabostaldiak bere aurtengo ibilbideari ekingo dio Donostiako hainbat gune hartuko dituen proposamen sortarekin. Dohako zazpi hitzorduk osatuko dute egitaraua: musika korala izango da protagonista, gure lurraldeko abesbatza esanguratsuenetako batzuen eskutik. Musika instrumentalak ere izango du bere lekua, askotariko proposamenekin eta bertako konpositoreen presentzia handiarekin.

Aurtengo edizioak dantza egitaraua oparoa ere antolatu du, eta horrekin Organo Zikloak, Antzinako Musika Zikloak eta Musika Garaikideko Zikloak ere beren ohiko dinamikak berreskuratuko dituzte.

Kursaal Auditorioan egingo dira edizio honetako ikuskizun handi gehienak, . Eta lehen emanaldian Orchestre Philharmonique du Luxembourg arituko da abuztuaren 1ean eta abuztuaren 2an. Luxenburgotar orkestra, Gustavo Gimeno zuzendari valentziarra gidari duela, Yuja Wang pianistak lagunduko du, egungo nazioarteko musika klasikoko izar ukaezina denak.

Egitarau osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button