IKUS-ENTZUN

Nerbioi itsasadarra pantaila bihurtuko da

Uraren Arloko Lankidetzaren Nazioarteko Urtearen haria, Nerboi itsasadarra pantaila bihurtuko da, azaroaren 15etik 17ra arte. Hala, Bilboko Areatza parean, Hirugarren Munduan izandako fenomeno meteorologikoekin ondutako irudiak proiektatuko dira itsasadarraren uretan.

“Pantaila naturala, erraldoia eta ikusgarria. Ekipo teknikoa, egun horietarako berariaz sortua eta diseinatua, Naxako geltokia zegoen lekuan jarriko da  eta etengabe eskainiko dituzte urarekin lotutako irudiak, mundu mailakoak zein bertakoak”.

Horretaz gainera, 1983an Bilbon izandako uholdeetako irudiekin egindako Pedro Olearen Bihotzez film laburra ere aurkeztuko da. Bestelako film laburrak ere proiektatuko dira: Jon Garañoren Urrezko eraztuna eta Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun, besteak beste.

Era horretan, ZINEBI 55 programak bat egingo du Tanta bat, mundu bat, eskubide bat kanpainarekin, zeina Bilboko Udalak, Ur Partzuergoak eta Bilboko hogei bat GGEk sustatu duten, planeta osoan ura edateko eta saneamendua edukitzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button