ARTEA

Alderdirik klasikoenetik garaikideenera

Artiumek, Santa Maria Katedralarekin eta Montehermoso Kultur Zentroarekin elkarlanean, hiriko kultur gune nagusiak zeharkatzen dituen ibilbide aberasgarri bat sustatuko du hemendik aurrera. Ibilbide horiek erlazionatzen dituzte arkitektura errenazentista eta garaikidea. Uztaila-abuztuko hilabeteetan eskainiko da bi bista konbinatu horiek egiteko aukera.    

Uztailaren 1ean, larunbata, egingo da Montehermoso Kultur Zentroaren eta Artium Museoaren artean antolatutako lehen bisita konbinatua: Arkitektura artearen zerbitzura izenekoa. Montehermoso zentroko sarreran bisitariek jauregi errenazentista honen historiari buruzko informazioa jasoko dute, eta bertako instalazioak bisitatuko dira. Gero Arte Garaikideko museora joango dira. Bertan eraikinaren ezaugarri orokorrak ezagutzeko,  Hirigune Historikoarekin duen loturarekiko gakoak eta zein lur azpian eraikia izatearen arrazoiak azalduko dira.    

Horretaz gain, ostegun eta igande guztietan, goizeko 11:00etan, Bidaia denboran zehar izeneko ekimena abiatuko da. Kasu horretan, Santa Maria Katedralaren eta Artium Museoaren artean antolatutako bisita konbinatua izango da.

Interesa izanez gero, on line duzue informazio osoa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button