BESTELAKOAK

Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa

Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu da Bilboko Euskalduna Jauregian, azaroaren 19an. Topaketa berezi honek Bizkaiko emakume sortzaile berezi bati egingo dio omenaldia, Maurizia Aldeiturriagari.

“Ezagutzen ez dena ezin da maitatu, ezin da miretsi, ezin da kontatu…
Sarea osatzeko, elkarren berri izateko, esperientziak eta ezagutzak elkarbanatzeko, zenbat garen ikusteko, zelakoak garen ikasteko, ertzetan daudenak erdigunera eramateko sortu dugu.”

Egun horretan makina bat kontu antolatu dituzte, eta goizean hitza izango da nagusi eta arratsaldean, aldiz, ekintza.

Programa modu honetan garatuko da: Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak, ongietorria emango die bertaratuko diren guztiei. Horren ostean, 10:00etan, Lara Izagirrek, Itziar Atienzak eta Ainhoa Artetxek Plaza berriak izeneko mahai-ingurua egingo dute. Geroago, Musikaren transmisioa eta misioa izeneko gaia tratatuko dute Ane Martinezek, Nerea Alberdik eta Maria Riverok. Eta azkenik, Laura Mintegi, Alaine Agirre eta Lizar Begoña adituak Erreferenteak literaturan gaiaren inguruan mintzatuko dira.

Arratsaldean, Berbak sare poesia errezitaldia egingo dute Maddi Zabalok, Izaro Bilbaok, Nora Garmendiak, Dafne Gonzalezek, Leire Ugadik, Amaia Barrenak eta Libe Goitia Artetxek.
Geroago musikaren txanda izango da eta Noah Cliff, D’Capricho eta Ane Zugaza musikariek Akordeak sare izeneko musika emanaldia oholtzaratuko dute.

Azkenik, antzerkia hartuko du protagonismoa: lehenik Igaro antzezlana ikusi ahalko da Maren Basterretxearekin, eta geroago, Winona & Grace antzezlanaren barne prozesuan murgiltzeko aukera egongo da Ainhoa Artetxe eta Graciela Doniz artisten eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button