LITERATURA

“Bilbon dabil Gabriel Aresti” izeneko liburuak argia ikusi du

Karmelo Landa egilearen Bilbon dabil Gabriel Aresti lanak poeta bilbotarraren idazkien bidez hiriko hainbat gune aztertu eta deskribatzen ditu. Lanaren aurkezpena Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldien artean dago. Aurkezpenean ere Xabier Monasterio Gabriel Aresti Elkarteko kidearekin batera, Gabriel Arestiren emaztea eta alabak izan dira.

Bertako ekitaldian nabarmendu denez, “liburu hau ez da beste biografia bat, baizik eta Arestik frankismoaren urte gogor eta ilun haietan korritu zituen kale eta txokoetan zeharreko bidaien liburu moduko bat, Sendeja eta Askao lotzen dituen kalea baino itxaropen luzeagoaren bila, beren ideiengatik edo gizarte-mailagatik zapalduta egon ziren pertsona guztientzako itxaropena.  (…) lan hori erreferentzia-liburu bihurtuko da, gure poeta euskaldun handiaren unibertsoan murgiltzeko.”

Bilboko Udala arduratu da argitalpenaz eta BilbaoArte diseinuaz. Gutira 2.000 aleko tirada egin da, eta liburu-dendetan erosi ahal izango dira.

Lan honen aurkezpena Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldien artean dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button