KULTURARTEKOTASUNA

Bilboko Udalaren “Zurrumurruen Aurkako” programazioa

Herritarren eta Dibertsitatearen II. Udal Planeko sentsibilizazio-jarduerek aurrera jarraitzen dute, Bilboko Udalaren zurrumurruen aurkako estrategiaren barruan. Ekainean, kultur dibertsitateari lotutako aurreiritzi eta estereotipoen eraikuntzaz hausnartuko dute.

Jarduerarik esanguratsuenen artean, Moha Gerehou-ren Qué hace un negro como tú en sitio como este liburuaren aurkezpena dago, ekainaren 1ean, 18:00etan, Bilborock aretoan. Moha Gerehou idazlea, kazetaria eta Madrilgo SOS Arrazakeriako presidente ohia da.

Gainera, irakurketa dinamizatuko zenbait saio egingo dira Zurrumurruen aurka, sartu aterpean kontakizun laburren IV. lehiaketako ipuin irabazle eta finalistekin, ekainaren 8an (gaztelaniaz) eta 10ean (euskaraz), 18:00etan, Azkuna Zentroko mediatekan, Txani Rodriguez eta Monica Crespo idazleen eskutik.

Ipuin-lehiaketa honen helburuak dira “migratzaileen irudi berriak sortzea, topikoak eta aurreiritziak desegitea, eta kultur dibertsitateari buruzko narratiba berri bat sortzea”

Honezkero jakingo duzue zer den zurrumurruen kontrako estrategia: diskriminazioaren inguruan ohartaraztea eta haren kontra egitea lehentasunezko esku-hartze lerro bat da dibertsitatea kudeatzeko eta kulturartekotasuna sustatzeko tokiko estrategien esparruan.
Alde horretatik, Bilboko Udalaren Herritartasunaren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan jaso da ekintza-lerro hori, eta gauzatzekoak diren ekintzen artean jaso da zurrumurruen kontrako estrategia ere.

Zenbait balio gaurkotu egin behar dira ezinbestez: justizia soziala, giza eskubideek merezi duten errespetua, inklusioa, konpromisoa, elkartasuna eta parte-hartzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button