ESZENA

“Gure Bide Galduak” antzezlanaren azken bi emanaldiak

Dejabu Panpin Laborategiak Gure bide galduak obraren azken bi emanaldiak iragarri ditu: maiatzaren 12an, Pasaia San Pedron eta maiatzaren 25ean, Mauleko Herriko Antzokian

Trantsizioaren inguruan ardaztutako lana da Gure bide galduak, eta 2012an Donostiako Antzerki Saria jaso zuen. Antzezlanaren testua, gainera, Artezblai argitaletxeak argitaratu zuen urte berean.

Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Maria Alonso, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxagak aktoreek antzeztutako obrak honakoa kontatzen du: “Bost aktore eta zuzeneko gitar doinuekin sortutako antzezlana da. Taldean sortua eta eraikia. Konpainian ohikoa dugun moduan errealismo magikoz zipriztindutako ikuskizuna da, Euskal Herriko  historia hurbila abiapuntu hartuta: Franco hil ondorengo lehen urteak, mundua benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia, hain zuzen. Utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da Gure bide galduak. Gure memorietatik berreskuratutako piezekin sortutako gaurko ipuina”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button